PROTESIAK
Galdutako hortzen errehabilitazioa edo ahoan ditugunen hobekuntza aztertzen duen espezialitatearekin dauka zerikusia.
Zenbait eratako protesiak daude ezaugarri jakin batzuen arabera bereizten direnak esaterako; diseinua, materiala, hortzen edo inplanteen gainean ezarritakoak, finkoak edota kengarriak direnak etab.
Protesi finkoak
Pazienteak bere kabuz kendu ezin dituenak dira. Era askotan finkatuak daude; kimikoki zementatuak, torlojuz estututakoak, frikzioz eutsitakoak edota zementu-torlojuzkoak.
Aldi berean, zenbait materialetakoak izan daitezke. Hona hemen gure klinikan gehien darabiltzagunak: erretxinak, zeramikak, zirkonioa eta, ezohiko kasuetarako, metalak.
Koroak
“Zorroen” antzeko egiturak dira eta osorik edo ia osorik estali ditzakete hortzaren gainalaza, funtzio ezberdinak betetzeko. Adibidez, babesa emateko edo haien itxura hobetzeko. Aldi berean, hortzen gainean edo inplanteen gainean egin daitezke.
Hortzen gainean jartzen direnean, hortza zehaztasun handiko prozeduren bitartez zizelkatu edo higatu behar da, koroa hortzean sartu eta albokoekiko handiagoa geratu ez dadin. Prestakin hau hortzean gogor zementatuta doa askatzea ekidituz eta bide batez, hortz-koroari euskarri mekanikoa ematen dio.
Oro har, inplanteen gainean jartzen ditugun koroak torlojututa joaten dira berariazko gehigarrien eranskin espezifikoen bidez. Dena dela, zementu-torlojatuak (zementuaren eta torlojuen) ere jartzen ditugu, kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Zubiak
Beraien artean lotuta doazen koroa bat edo gehiagoz osatuak daude eta hortz-oinarri nahiz inplanteen gainean jarri daitezke. Erabilgarritasun handiko tratamendua da galdutako hortzak ordezkatzeko garaian.
Hortz-oinarrien gainean jartzen direnean, funtsezko eskakizuna da hortza falta den hutsunearen aldamenean, beste hortza bat izatea. Hortzik egon ezean, ezin izango genuke zubi bidezko tratamendurik egin, hortz-oinarria faltako litzatekelako hain zuzen ere.
Zubiak galdutako hortz-haginak ordezkatzeko dira erabilgarriak, baina, horrez gain, apur bat/arintasunez mugitzen diren zenbait pieza indartzeko eta finkatzeko (ferula jartzeko) erabili ditzakegu.
Maieder Hortz Klinikan, esperientzia eta jakintza zabala dugu protesi bidezko ahoko zenbait errehabilitazio-motaren inguruan.
Xaflak
Koroen aldean, “lente” formako egiturak dira, eta modu partzialean estaltzen dute hortza. Hori dela eta, haien prestaketa kontserbadoreagoa da. Edonola ere, tratamendu hau zehatz-mehatz aukeratu beharra dago, kasu guztiak ez direlako egokiak horretarako.
Inkrustazioak
Hortza oso-osorik estaltzen duen koroaren aldean, xaflak bezala, egitura kontserbadoreagoak dira, osasuntsu dagoen hortz-gainazal handiena mantentzen dutelako eta kaltetutakoa baino ez dutelako konpontzen. Oso ohiko tratamendua da gure eguneroko jardueran.
Hortzean zuloa handiegia denean, enpastearen bitartez ezin dugu epe luzerako behar bezala eraiki, hau da, anatomia apropos batekin, hausturekiko erresistentzia egokiarekin ezta ere ezingo genuke bermatu hortzarekiko doikuntza ona.
Protesi kengarriak
Zenbait eratakoak izan daitezke ezaugarri desberdinen arabera.
Protesi osoak
Galdutako pieza guztiak ordezkatzeko erabiltzen dira. Oso aukera ona dira adin aurreratuko jendeari goiko arkua/masailezurra errehabilitatzeko, erraz erabiltzen den tratamendua delako. Nolanahi ere, oso garrantzitsua da kasuak banan-banan aztertzea. Izan ere, muki-mintzetan eutsitako protesiak direnez, ez dute hain ongi funtzionatzen euspen-baldintzak txarrak direnean.
Protesi partzialak
Hortz guztiak galdu ez dituzten ahoetan egiten dira, falta direnak ordezkatzeko.
Bi eratakoak daude. Batzuk erretxinazkoak dira bere osotasunean. Beste batzuek, ordea, metalezko egitura daramate, eta eskeletikoak bezala ezagutzen dira. Biek oso ondo funtzionatzen dute, baina ezaugarri desberdinak dituztenez, pertsonaren arabera aukeratzen dira.
Maieder Hortz Klinikan azterketa bat egiten dugu, kasu bakoitzean aukera protesiko onena diseinatzeko.
Protesi mistoak
Protesi finkoen eta kengarrien arteko nahasketa dira. Ahoan oso ondo eutsita geratzea eta pazienteak zailtasunik gabe kendu eta jarri ahal izatea da haien ezaugarri nagusia. Hori dela eta, oso seguruak eta erosoak dira, eguneroko jarduerak egiteko orduan; esate baterako, jatea, hitz egitea…
Ezagunenak hortzeriaren/hortzordeen gaineko protesiak dira, eta hortzen gainean edo inplanteen gainean atxiki daitezke.
Gure eskuetan jarri