Irribarre eder batekin mundua beti ikusten da distiratsuago!
Tratamenduak
Era askotako tratamenduak eskaintzen ditugu
-
Inplanteak
-
Periodotzia
-
Protesi kengarria
-
Protesi finkoa
-
Aho eta aurpegiko mina
-
Azido hialuronikoa
-
Estetika eta zuriketa
ADITUAK GARA
Ahoko Errehabilitazio Integralean, Aho eta Aurpegiko Minean eta ATMan
Gela 2
Itxarongela
Sarrera
Bisita txartela
Eremu kirurgikoa
Gela
Informazioa ematen dizugu
Galderak
Galde-erantzunak argitzen ahalegintzen gara
Hortzetako erradiografien erradiazioa arriskutsua da osasun orokorrerako?
Babes-neurriak betetzen badira, ez dago apenas arriskurik. Hau da, erradiazio-parametroak ondo doitzea eta berudun mantala edo lepokoa erabiltzea haurdunekin, umeekin eta tiroideetako arazoak dituzten pazienteekin.
Aho barruko erradiografiek irradiatzen duten dosia oso urria da (0,005 msv), eta bi banana jatea bezela da gutxi gorabehera (0,004 msv)
Erradiografia panoramikoek 4 bat aldiz erradiazio handiagoa dute aho barrukoek baino, baina hegazkinez egindako bidaiak erradiazio altuagoa dauka (0,2msv eta 0,5msv artean).
CBCTren (eskanerra) erradiazioa 5 msv-koa denez, hiriko eraikin batean bizitzea (7 msv) baino txikiagoa da oraindik.
Haurdunaldia eta hortzen galera. Mitoa edo errealitatea?
Sinismen faltsua da, haurdunaldiaren ondorioz zuzenean hortzak galtzen ez direlako. Edonola ere, egia da haurdunaldian zenbait aldaketa gertatzen direla gorputzean eta eragin kaltegarria izan dezaketela gure ahoko osasunean, berariaz zaindu ezean.
Haurdunaldian, aldaketa asko ematen dira, esaterako; egoera fisiko eta psikikoan, hormonalki, elikaduran, emozionalki, ziklo zirkadianoarekin lotutakoak (loaldia) edota ahoko mikrobiotan. Aldaketa horiek guztiek, eragina izan dezakete ahoa zaintzeko ditugun ohituretan, eta, horren ondorioz, alterazioak gertatu daitezke.
Esate baterako, “apetak” direla eta azukre gehiago jatean, txantxar berriak agertu daitezke. Era berean, sarriagotan jatean hortzetan bakterio-plakak luzaroago dirauenez, gingibitisa garatzeko aukera handiagoa da. Halaber, gonbitoek eta goragaleek eragin kaltegarria dute gure esmaltean. Horregatik, arrazoi handiagoz gomendatzen da haurdunaldian dentistarenera joatea eta hortzetako profilaxia egitea.
Anestesiadun tratamenduak egin daitezke haurdunaldian?
Behar bezala erabiltzen badira, haurdunaldian ez dira ohi baino arriskutsuagoak.
Nola zainduko ditut hortzetako inplanteak?
Inplanteak hortz naturalak bezala zaindu behar dira:
- Otordu bakoitzaren ondoren, hortzak eskuilatu eta, horretarako, hortzetako eskuila elektrikoa edo eskuzkoa erabili bereizgabe. Horren osagarri, hortzetako ureztatzailea eta hortzarteko eskuilak edo haria ere erabili daitezke. Horien bidez, hortzetako eskuilaz kendu ezin izan ditugun janari-hondarrak garbitu ahal izango ditugu.
- 6 hilean behin, aldian aldiko azterketak egin dentistarenean.
- Urtean behin, aho barruko erradiografiak egin.
Hori guztia eginda, inplanteetan eragina izan dezaketen lesioak (periinplantitisa, adibidez) prebenitu edo haien diagnostiko goiztiarra egin ahal izango dugu.
Oro har, lesio horiek minik gabekoak direnez, aldian aldiko azterketetan antzeman ahal izango ditugu.
Noiz hasi behar da odontologiako azterketak egiten?
Lehenengo hortzak irtendakoan. Horrela, umetxoa odontologiako kontsultetara ohituko da, eta etorkizuneko arazoak saihestuko ditugu; esate baterako, beldurra eta ikara. Horrez gain, lesioak fase goiztiarretan antzeman ditzakegunez, errazagoa da tratamendua.
Hortzen kalterako izan daiteke zuriketa?
Horixe bera da geure kontsultetan sarrienen entzuten ditugun galderetako bat, eta erantzuna EZEZKOA da. Zuriketak ez die hortzei kalterik egiten.
Zuriketa zenbait produkturen bidez egiten bada ere, hidrogeno peroxidoa eta karbamida peroxidoa dira ezagunenak.
Hortzean sartzen dira haren geruzei kalterik egin gabe, eta, bertatik, oinarriaren tonua argitzen dute.
Gure eskuetan jarri
