PERIODONTZIA
Odontologiako arlo honek hortzen inguruan dauden eta hortzei eusten dieten ehunetan (periodontoa) eragina duten patologiak/gaixotasunak aztertu, prebenitu eta tratatzen ditu. Hala nola; oia, hortz-erroko hezurra, lotailu periodontala eta hortz-erroetako zementua.
Oietan eragina duten gaixotasun ohikoenak “gingibitisa” eta “periodontitisa” dira.
Gingibitisa oietako inflamazio prozesua da, hortzen gainazalean itsasten den bakterio plakaren ondorioz sortzen dena. Bere ezaugarrien artean, oiak gorritzea, handitzea eta odoltsuak izatea dira. Oro har, prozesu itzulgarria da, garaiz eginiko ahoko garbiketarekin desagertzen delako. Halere, tratatzen ez bada, periodontitis batean bilakatu daiteke.
Periodontitisa gaixotasun itzulezina da. Bakteriek sortutako inflamazio prozesuaren bitartez, oia hezurretik askatzen da “boltsa periodontalak” sortuz eta aldi berean, euskarri-hezurra suntsitzen joaten da. Garaiz tratatu ezean, hortz-haginak galtzeko arrisku handia dago.
Hona hemen ezaugarri-adierazle ohikoenak:
-
Oietan odol-jarioa edo zorne-jarioa edukitzea.
-
Hotzarekiko sentsibilizazioa edukitzea.
-
Oiek atzera egitea.
-
Hortz-haginak mugitzea eta lekualdatzea.
-
Hortz-haginak galtzea.
Gaixotasun horiek higiene txarrak sortutako bakterio-infekzioaren ondorioz hasten badira ere, garatu ditzaketen beste arrazoi batzuk ere badaude; esate baterako, pazientearen aurrejoera familiarra, bere immunitate-sistemaren egoera, tabakoa, estresa, aldaketa hormonalak edo gaixotasun sistemikoak (diabetea edo HIESa), adibidez.
Oro har, bi gaixotasun hauek, ez dute minik ematen honela bada, pazientea ez da konturatzen pairatzen dituenik, fase aurreratuagoetara iristen den arte.
Tratamendu periodontala hasi aurretik, oiaren zein hezurraren erasan-maila aztertzen duten neurri zein erradiografia-sail bat egitea ezinbestekoak dira.
Tratamenduaren helburu nagusia gaixotasunaren garapena gelditzea da, eta honetan datza:
Ikerketek diotenez, mantentze-periodontal lanak egin ezean, hasierako tratamendua ez da hain eraginkorra izango eta hortaz, gaixotasuna berragertzeko arriskua handiagoa izango da. Lan hauen maiztasuna, 3 eta 6 hilabete artekoa da, paziente bakoitzaren ezaugarrien arabera. (Plaka bakteriano kopurua, oietako odol- jarioa, gaixotasun sistemikoak izatea etab).
Komenigarria da paziente erretzaile eta diabetikoak maiztasun handiagoz joatea mantentze berrikuspen eta lanetara, periodontitisa berragertzeko aukera gehiago dituztelako.
Maieder Hortz Klinikan, gaixotasun periodontalen tratamenduetan espezializatuak gaude. Azken teknologia erabiltzeaz gain, azterketa sakonak egiten ditugu, hortzak ahalik eta luzaroen mantentzeko asmoz.
Gure eskuetan jarri