Scroll to top
eu es

ORTODONTZIA

Odontologiaren adar honek hortzetako eta masailezurretako asimetriak edota hortzen forma, kokapena eta haien arteko erlazioa aztertu, aurreikusi eta tratatzen ditu. Era berean, zeresan handia dauka aho eta aurpegiko estetikaren adarrean.

Haginka egiteko moduan agertzen diren zenbait alterazio aurreikusteko, ezinbestekoa da hazkuntzaren eta garapenaren jarraipen xehea egitea haurtzarotik helduarora. Horrez gain, zenbait ohitura ere behatu behar dira; esate baterako, atzamarraren edota txupetearen erabilera luzea, irensteko modua eta hizkera.

Ortodontziako tratamenduak era askotakoak izan daitezke. Tratamendu-mota aukeratzeko orduan ezaugarri asko kontuan hartu behar direnez, ezinbestekoa da paziente bakoitzari ortodontziako aurretiazko azterketa egitea, eredu diagnostikoak, argazkiak eta erradiografiak (panoramika eta telerradiografia) kontuan edukita. Gaur arte, metalezko braketak izan dira ezagunenak. Gaur egun, ordea, gero eta protagonismo handiagoa dute lerrokatzaile ikusezinek (Invisalign). Bertan, erretxina termoplastikozko lerrokatzaile gardenak erabiltzen dira, eta, estetikoak ez ezik, oso erosoak ere badira, emaitza bikainak eskaintzen dituztelarik.

Ortodontistak banakako azterketa egindakoan, erabili beharreko ferulen gutxi gorabeherako kopuruaren plangintza egiten du. Ferulak, astero edo 2 astetik behin aldatu behar dira planifikatutako hortz- mugimentuak lortzeko.

Ortodontzia funtzionala edo geldiarazlea:

Umeei egokitutako arloari deritzo eta kaltegarritasun gutxiko terapiak erabiltzen ditu hortzetako zein aurpegiko etorkizuneko arazoak ekiditeko. Oro har, kengarriak diren aparatuak erabiltzen dira, muskuluak, masailezurrak eta hortzak hazkuntza zuzenerantz gidatzen dituztenak.

Maieder Hortz Klinikan, kasu bakoitzaren premien araberako aukera onenari buruzko aholkularitza ematen dizuegu.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: