LOALDIKO APNEAK
Loaliko-apnearen sindromea, loaldian zehar, aire bidearen itsieraren ondorioz ematen diren gertakari errepikakorren agerraldiek sorrarazten dute.
Gaixotasun hau pairatzen duten pazienteek, mikroesnaerak izaten dituzte gauean eta hortaz, loaldia ez da ez eraginkorra, ezta indarberritzailea izaten, egunean zehar logure gehiago dutelarik.
Butxadura erabatekoa (apnea) edo partziala (hipopnea) izan daiteke, eta, besteak beste, tabakoa zein beste gaixotasun sistemiko batzuk dira bere arrisku-faktoreak.
Aldi berean, loaldiko- apnea sindromearen ondorioz, beste alterazio edo gaixotasun batzuk ere sortu daitezke esaterako; bihotz eta garuneko odol-hodietan, hipertentsioa izatea edota bizi-kalitatea murriztea.
Gizonen %6-%4 eta emakumeen %2-%4 daude gaixotasun honen eraginpean, eta bere prebalentzia adinarekin areagotzen da. Edonola ere, egin berri diren azterlanen arabera, forma asintomatikoa edo sintoma gutxikoa dira ohikoenak, biztanlegoaren %30 baino gehiagok pairatuz.
Nola egiten da bere diagnostikoa?
Polisomnografia ospitalean egiten den lo-proba espezifiko bat da. AHI (apnea-hipoapnea indizea) erregistratzen du eta arnas arazoengatik sortzen ez diren loaldiaren beste nahasmendu batzuei buruzko informazioa ere eskaintzen digu.
Poligrafia aldiz, lo-proba soilagoa da, pazienteek beraien etxeetan egin dezaketena.
Bi azterketa hauek, ospitaleko loaren-unitateak eskatu eta ebaluatzen ditu.
AHIren arabera, loaldiaren apnearen sindromea 3 kategoriatan dago banatuta: arina, moderatua edo larria.
Zein da tratamendua?
Tratamendua LAHSen arabera aldatzen da.
Kasu larrienetan, tratamendu estandarra, loaldian CPAP (aire-bideetako presio etengabea) izeneko aparatua erabiltzea da, bere eraginkortasuna egiaztatuta dagoelako. Nolanahi ere, esan beharra dago, paziente batzuk ez direla behar bezala egokitzen aparatuarekin lo egitera, edota ez dutela jasaten.
Azken urteotan, CPAPren alternatiba moduan, baraila aurreratzen duten gailuak garatu dira, hala nola; erretxina gardenezko ferula zurrunak, bai goiko zein beheko masailezurrean jarri daitezkeenak. Ferula hauen funtzioen artean; barailaren, mingainaren eta goiko aire-bideko beste euspen egitura batzuen posizioa aldatzea dira, horrela, airearen mugatzea ekiditen da eta halaber, loaldiaren kalitatea hobetzen da.
Apnea kasu arin zein moderatuak eta zurrunga asko egiten duten pazienteak tratatzeko dago indikatua . Hala eta guztiz, CPAP jasan ezin duten apnea kasu larrietan ere erabili daiteke.
Bestalde, nabarmentzekoa da, apnea kasu larrietan CPAP izango dela tratatzeko lehenengo aukera eta jasanezina den kasuetan, CPAP ez erabiltzearen erabakia loaren-unitateak hartuko duela. (aurreko parrafoaren jarraipen bezela…)
Aparatu hauek gero eta txikiagoak egiten direnez, bere abantailen artean; erosoak eta egokitzapen errezekoak izateaz gain, leku batetik bestera eramateko aukera dira.
Gure eskuetan jarri