ESTETIKA-ZURIKETAK
Aho eta aurpegiaren itxura hobetzea helburu duten tratamendu guztiekin du zerikusia.
Estetika oso termino subjektiboa denez, garrantzitsua da paziente bakoitzaren baldintzak eta premiak banan-banan aztertzea, batzuentzat erakargarria edo hobekuntza izan daitekeena beste batzuentzat gauza berbera ez izatea posible delako.
Tratamendu estetikoak era askotakoak izan daitezke. Maieder Hortz Klinikan hainbat modutan hobetu dezakegu itxura estetikoa; koroa zaharraren ordez berria jarriaz, hortzaren kolorea hobetzeko xafla edo “lenteak” jarriaz, ortodontziako tratamenduen bitartez hortzak zuzenduaz etab.
Pazienteek beraien estetika hobetzeko asmoz gehien eskatzen duten tratamenduetakoa da hortzen zuritzea. Zenbait produkturen bidez egiten bada ere, karbamida peroxidoa eta hidrogeno peroxidoa dira ezagunenak. Hortzean barrena sartzen diren arren, esmalteari ez diote kalterik egiten horrela, hasierako tonalitatea zuritzen dute segurtasun osoz eta epe luzerako iraupenarekin.
Zuritzeko tratamenduen alboko ondorio nagusia sentsibilitatea dela nabarmendu beharra dago. Prozeduran bertan agertzen da, eta itzulgarria da, betiko ez dirauelako. Kasu bizienetan, gogaikarria izan daitekeenean, sentsibilitatea arintzeko prozedurak darabiltzagu, sentsibilitatea arindu dadin eta gure pazienteak bizitza erosoagoa egiteko aukera izan dezan.
Ulergarria denez, zuriketa-maila paziente bakoitzaren hortz-haginen hasierako ezaugarrien eta bere ohituren araberakoa izango da (higienea, elikadura, tabakoa…).
Hona hemen zuriketa-mota ohikoenak:
-
Anbulatorioak. Klinikan egiten dira saio batean.
-
Etxekoak. Pazienteak bere kabuz egiten du etxean. Zuriketa-maila eta sentsibilitatea kontrolatzeko abantaila dauka.
Maieder Hortz Klinikan, banakako aholkularitza ematen dizuegu zuriketa-mota egokia aukeratzeko orduan.
Gure eskuetan jarri