ENDODOTZIA
Espezialitate honek, hortz-barrunbean edo MUINEAN sortzen diren erasoak aztertzea eta tratatzea du heburu. Muina hainbat eta hainbat odol-hodi eta nerbioz osatua dagoenez, sentsibilitate handiko ehuna da, hortaz, estimulu propiozeptibo askoren aurrean erantzuten du. Horregatik, ehun hau kaltetzen denean, mina oso bizia izaten da, gorputz osoko min bizi eta txarrenetakoa izanik.
Endodontziako tratamenduen bitartez, kaltetutako nerbioa edo horren zati bat muin kanaletik ateratzen da erasoa ezabatzeko. Ondoren, kanal barrualdea, hiru dimentsiotan lantzen da, azkenik, ezaugarri erradiopakoak dituen eta “gutapertxa” bezela ezagutzen den material batekin betetzeko.
Barruko kanala, bakterien aurkako eta potentzia altuko likidoen bitartez desinfektatzen da.
Endodontzia, nerbioa hiltzea bezela ezaguna da jendartean, baiña esaera honek nahasmena sortu dezake, muina ez baitugu beti geuk hiltzen, kasu askotan aurretik hilda egon daitekeelako (infekzio, kolpe edo beste kalte baten ondorioz esaterako).
Nabarmendu beharra dago nekrosatutako hortzek ez dietela estimulu termikoei erantzuten (ez hotz ez beroari), eta tonu grisaxka hartzen dutela gutxinaka. Datu hau oso interesgarria da, hortzak muina bizirik ez duela adierazten digulako. Halakoetan, hortza ahalik eta azkarren tratatu beharra dago infekzioa, mina edota bestelako agerpenak ekiditeko (“flemoia”, sukarra, ondoez- orokorra, zornea…).
Infekzio aktiboa dagoen kasuetan, ezin da endodontziako tratamendua bukatu, hau da, sendaketak egin behar izaten dira desinfekzio, antiinflamazio eta material birsortzaileekin.
Batzuetan, aldez aurretik endodontziatutako-arazodun hortzak aurkitu ditzakegu. Hortz hauek, endodontzia berri batekin tratatu daitezke (reendodontzia), hortzaren batez-besteko bizia luzatzeko asmoz.
Endodontziako tratamendu batzuk oso konplexuak izan daitezkeenez, espezifikotasun altuko interbentzioak behar izaten dira hauei aurre egin ahal izateko. (Ez dut inoiz berariazkotasun irakurri euskal liburu teknikoetan.
Maieder Hortz Klinikan adituak gara odontologiaren arlo honek biltzen dituen tratamendu ezberdinak identifikatzen eta tratatzen.
Gure eskuetan jarri