Scroll to top
eu es

AZIDO HIALURONIKOA

Orain dela 15 urtetatik, bere erabilera aho inguruko arlora hedatu da, aurpegiko berezko arkitektura aldatu gabe odontologia osotasunean burutu ahal izateko.

Jatorri naturaleko karbohidratoen polimeroa da, gure organismoan sintetizatzen delako.

Bere ezaugarrien artean, urari itsaseko duen ahalmen handia nabarmentzen zaio. Horregatik da hain interesgarria formulazio estetikoetarako; berehala hidratatzen duelako eta ondorioz, gaztetu egiten duelako.

Lubrifikatu egiteaz gain, zelula birsortzaileak, bitaminak eta mineralak erraztasun handiagoz lekualdatzen dira erasandako gunera. Era honetan, ehunen konponketa zein orbainketa azkarrago suspertzen da.

Oro har, medikuntzan eta kosmetologian erabiltzen da gehienbat, zimurrak betetzeko, epidermisa hidratatzeko edo zenbait guneetan bolumena irabazteko. Dena dela, gero eta protagonismo handiagoa dauka odontologian, birsortzaile bezela (gaixotasun periodontaletan, kirurgian zein inplanteetan) edota sintomatologia arintzeko metodo bezela (adibidez LBGn).

Lege-esparruari dagokionez, nabarmentzekoa da bere erabilera esklusiboki ondontologikoa izan behar duela eta ez estetikoa, hau da, hortz eta aho inguruko tratamenduen osagarri bat bezela.

Maieder Hortz Klinikan, banan-banako aholkularitza ematen dizugu azido hialuronikoa ezarri beharrari buruz.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: