Scroll to top
eu es

AHOKO MEDIKUNTZA

Ahoan, hortz-haginak ez ezik, beste egitura batzuk ere badaude, eta arazoak sortu daitezke bertan; esate baterako, mingaina, masailak, ahosabaia, ahoko zorua… Ahoko Medikuntza egitura horietan sortzen diren lesioak diagnostikatu eta tratatzen dituen espezialitatea da. Lesio horiek, hain zuzen ere, ahoan sortu daitezke edo beste gaixotasun orokor batzuen adierazgarri ere izan daitezke.

Aldian aldiko azterketa sakonak egin ezean, baliteke ezin garrantzitsuagoak diren lesioei ez erreparatzea; esate baterako, neoplasia gaiztoak. Horrexegatik azpimarratzen da ahoko ohiko azterketak egin behar direla, txostenak eguneratu behar direla eta beharrezko datu guztiak erregistratu behar direla; esate baterako, ohitura kaltegarriak, tratamendu medikoaren aldaketak…

Maieder Hortz Klinikan, medikuntzako eta odontologiako behar besteko jakintzak ditugu, lesio horiek fase goiztiarretan antzeman daitezen eta, horrela, hedatu eta garatu ez daitezen. Horrez gain, ahoko higiene egokia edukitzeko aholkuak ematen dizkiegu geure pazienteei, ahoko gaixotasunak prebenitzeko eta ahoko zein hortzetako osasuna sustatzeko.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: