Scroll to top
eu es

PAZIENTE BEREZIAK

Paziente bereziaren terminoak ohikotasunaren aldean bereizgarri egiten duten ezaugarriak edo baldintzak dituen pazientea deskribatzen du. Bertan, honako faktore hauek hartzen dira kontuan.

  • Arrisku-mediko altuko pazienteak: transplantatuak, immunodeprimituak, bihotz-hodietan afekzioak dituzten gaixoak, antikoagulatuak edo antiagregatuak, kontrol zaileko desgaituak, malformazio handiko gizabanakoak edo buruko zein lepoko minbizia pairatzen duten pazienteak.
  • Odontologia tratamenduak burutzeko zailtasuna:
    • Jokabideagatik.
    • Tratamendurako teknika konplexuengatik.
    • Ahoko lesioak dituztenez, zaurgarriagoak dira odontologia tratamenduari begira.
    • Arrisku altuagoa izatea beraien gaixotasun sistemikoaren eta odontologiako tratamenduaren arteko elkarreraginerako.

“Quirón Salud Donostia” ospitalean hartutako esperientziari esker, (hortz-klinikan zein ebakuntza-gelan pazientea anestesia orokorpean izanik), ondo baino hobeto ezagutzen ditugu “berezitzat” jotzen ditugun pazienteak. Hori dela eta, tratamendu delikatua behar dutela deritzozuen pazienteak, geure hortz-klinikara ekartzeko gonbita egiten dizuegu. Haien osasun-egoera orokorra arriskuan jarri gabe, arreta odontologikoari buruzko aholkularitza eman ahal izango dizuegularik.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri:

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: