Scroll to top
eu es

HORTZ OPERATORIA (KONTSERBAZIO ARLOA)

Espezialitate honek, hortza ahoan modu funtzionalean eta osasun-baldintza egokietan ahalik eta luzaroen mantentzea du helburu. Hau da, gaixotasunik ez izatea; esaterako txantxarrak, hortz higadurak edota bestelako infekzioak.

Hortzetako txantxarra

Aho barruko lesio ohikoena da, baketerioek sorrarazten dutena. Hasiera batean hortza desmineralizatu egiten da, orban zuri bat agertuz, baiña erasoak aurrera egin ahala, orban horrek tonu gero eta ilunagoa hartzen du, aharik eta zuloa egiten den arte.

Txantxarra hortzaren barruko alderantz hedatzen denean eta esmaltearen azaleko geruza gainditzen duenean, dentinara iristen da (nerbioen amaierak dituen geruza sakonagoa). Orduan, zenbait sintoma agertzen dira; esate baterako, estimulu termikoen (hotza/beroa) edo dastamenekoen (gozoak/garratzak) eraginpeko sentsibilitatea.

Garaiz tratatzen ez bada, hedatzen jarraitzen du hortzetako nerbiora edo, MUINERA, heldu arte. Bertara iritsitakoan, gehienetan, mina biziagoa izaten da, eta kasu batzuetan loa galarazi dezake. Erasoaren hasieran, muina oraindik bizirik mantentzen da, baiña lesioak aurrera egin ahala, bizitasuna galtzen du, hil egiten den arte (nekrosatu). Ondorioz, lesio inflamatorio edota infekziosoak sortzen dira (batez ere hortzaren erpin zuloaren inguruan). Lesio hauek izen desberdinak izan ditzakete, hala nola; “granuloma” edo “infekzio peri-apikala”.

Txantxarrik ez sortzeko eta hedatzeko, elikadura eta higiene ona izateaz gain, erradiografiak maistazunez ateratzea garrantzitsua da. Esan bezala, ikusgai ez dauden guneetako lesioak ikusten laguntzen digutelako; esaterako hortz erroetako gainazalak, zeintzuk hortz oi eta hezurrez estaliak dauden.

Gehienetan txatxarra enpasteen bidez tratatzen da, hau da, hortzetako ehunen antzeko ezaugarriak dituzten material betegarrien bidez. Betegarri horiek izen tekniko desberdinak dituzte. Gure kasuan, “OBTURAZIOAK” esaten diegu tamaina txikiagokoei eta “REKONSTRUKZIOAK” handiagoak direnei.

Gaur egun gehien erabiltzen den materiala erretxina- konposatua edo “KONPOSITEA” da. Horrela, zilarrezko amalgamak erabilera galdu du. Hala ere, beste material eta teknika batzuk ere erabiltzen ditugu adibidez, txantxar handiagoak uzten dituzten zuloak betetzeko.

Gure lan egiteko era edo filosofia, naturaltasunean datza hau da, ahalik eta gehien hurbiltzea hortz-haginen anatomia naturalera. Geure erronka, besteak beste, forma, kolore, leunketa eta doikuntza egokiak egitea izanik.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: