ODONTOPEDIATRIA
Odontologiaren adar honek umeen garapen-etapan (jaiotzatik helduarora arte, hau da, 0tik 18-21 urtera arte) sor daitezkeen alterazioak aztertu eta tratatzen ditu. Odontopediatriak, umeek helduaroan arazo larriagorik ez edukitzea du helburu.
Maieder Hortz Klinikan, aldian aldiko azterketak, esnezko hortz denak eroritzean egitea gomendatzen dugu (gutxi-gorabehera urtebete betetzean). Horrela, haurra dentistanera joatea ohitzen badugu, arazo psikologiko ohikoenak saihestuko genituzke, esate baterako, beldurra eta ikara.
0-tik 3 urterako etapan, dentistaren jokabideak prebentzioa du helburu, oro har, urteroko azterketetak eginez.
5 urtetik aurrera ordea, azterketak sarriago egitea gomendatzen dugu; sei hilabetero alegia. Adin honetatik aurrera hortzen ordezkapena hasten delako.
Aho eta hortzetako osasuna behar bezalakoa izan dadin, higiene eta elikadura ohitura onak izateaz gain, zenbait jarduera kaltegarri saihestu behar dira. Esate baterako, atzamarra dastatzea eta txupetea luzaroan erabiltzea.
Elikadurari dagokionez, janari azukredunak, finduak edota prozesatuak ekidin eta mugatu behar dira, jatorri naturaleko produktuen kontsumoa sustatuz. Adibidez; barazkiak, fruituak, haragia, arraina, arrautzak, esnekiak, fruitu lehorrak eta ale osoko karbohidratoak.
Dentistarenera joatea gomendatzen dugu, hortzetan ondorengo ezaugarriak antzemanez gero; zuloak, orban klarion-zuriak edota orban hori-martoixkak, hortzetako txantxat goiztiarren seinale izan daitezkelako.
Zuen seme-alaben ahoa osasuntsu izateko moduari buruzko informazioa jaso nahi baduzue, guri galdetu besterik ez duzue, banan-banan erantzuten diegulako haurtzaroan sortu daitezkeen galdera guztiei (esate baterako, hortzak eskuilatzeko teknikak, amagandiko edoskitzea, elikadura, ohitura desegokiak bertan behera uzteko aholkuak…).
Ahoan, hortz-haginak egoteaz gain, beste egitura batzuk ere badaude, non arazoak sortu daitezken. Esaterako, mingainean, masailetan, ahosabaian, ahoko zoruan etab.
Ahoko Medikuntza, egitura guzti horietan sortzen diren lesioak diagnostikatu eta tratatzen dituen espezialitatea da.
Hala nola, ahoko lesioek gorputzean izan dezaketen eragina aztertzen du, aho afekzio batzuk, beste gaixotasun orokor baten adierasgarri izan bait daitezke.
Urteko edo sarriagoko azterketa sakonetara huts egiten bada, garrantzi biziko lesioak (esaterako neoplasia gaiztoak) ez erreparatzeko arrisku handiagoa dago.
Orokorrean gaixotasun guztien diagnostiko berantiarrak, pronostikoa okertzen du. Horrexegatik azpimarratzen dugu ahoko ohiko azterketak egitea eta datu guztiak erregistratzen dituzten txostenak eguneratuta izatearen garrantzia, hala nola; ohitura kaltegarriak, tratamendu medikoen aldaketak, ebakuntza berriak etab.
Maieder hortz klinikan, medikuntzako eta odontologiako jakintzak ondo sakonduta dauzkagu, lesio horiek fase goiztiarretan antzemateko eta beraien hedapena ekiditeko. Hasteko, higiene egokia edukitzeko aholkuak eskeiniz eta jarraitzeko, aho eta hortzetako osasuna sustatuz.
Gure eskuetan jarri