Scroll to top
eu es

PREBENTZIORAKO ODONTOLOGIA

Aho barruan gertatu daitezkeen alterazio edota gaixotasunak prebenitzea helburu duen zientziari dagokio. Garrantzi handia ematen diogun arloa da, prebentzio prozeduren bitartez, ahoko osasunaren kontrol handiagoa lortzen dugulako.

Maieder hortz klinikan, hasteko, ANAMNESIA izeneko galdeketa bat egiten diogu paziente bakoitzari, bere aurrekari mediko interesgarri eta ohiturei buruzko informazioa xehetasunez biltzen duena. Guretzat  funtsezkoak da datu hauek jakitea; ustezko alergiak, gaixotasunak, hartutako sendagaiak, aurrez eginiko ebakuntzak, elikadura, higienea, substantzia kaltegarrien kontsumoa, minbizia, kimioterapia edo erradioterapia hartzea, besteak beste.

Zenbat eta informazio gehiago eduki gure pazienteei buruz, orduan eta zehatzagoak izango dira gure diagnostikoak eta ondorioz, orduan eta hobeagoak izango dira gure tratamenduak. Gainera, ezusteko istripuak errezago ekidin ditzakegu, esaterako, erreakzio alergikoak edota sendagaien elkarreranginengatik sortutako kalteak gertatzea.

Nabarmentzekoa da, gaur egun egiaztatuta dagoela ahoko osasunak gorputzean eragina duela. Esaterako, osasuntsu ez dagoen aho baten ondorioz, gaixotasun sistemiko batzuetan aldaketak eman daitezke.

Odontologiako arlo honek garatzen dituen prozedura ohikoenak ondorengoak dira:

Hauen bitartez, hortz-haginak eta oiak ez ezik, zehatz-mehatz begiratzen ditugu; aho- mukosa, mingaina, aho-zorua, ahosabaia, eztarria, ezpainak, loki baraileko giltzadura (LBG), muskuluak, lepoa eta aho ingurunean dauden gainerako egiturak.

“Aho minbiziaren diagnostiko goiztiarrak modu nabarian handitzen du gizabanakoaren biziraupena”.

Argazkiak, aho barruko eta ahotik kanpoko erradiografiak, azterketa-ereduak, azterketarako inprimakiak…

Gure kontsultan, erradiografiak ezinbesteko baliabideak dira, haiek gabe ikusgai ez dauden egiturei buruzko informazioa lortzea ezinezkoa delako.

Esate baterako, aho barruko erradiografiak funtsezkoak dira hasierako faseetan dauden hortzarteko txantxar txikiak diagnostikatzeko. Azkar antzematen badira, txantxarra ez da hortzaren barruko alderantz zabalduko, eta, horrez gain, errazago tratatu ahal izango da.

Tratamendu ohiko eta garrantzitsuenetakoa da, hortzetako gainerako prozeduren oinarria delako.

Egin beharreko garbiketa mota faktore askoren eraginpean dago. Oro har, ULTRASOINUA izeneko tresna batekin egiten dugu, dardar eta uraren bitartez bakterio-plaka eta sarro gogorra kentzeko gai dena.

Sarro asko dagoenean, garbiketak sakonagoak izaten dira, hortaz, baliteke anestesia erabili behar izatea miñik gabe zikinkeria guztia kendu ahal izateko.

Aho garbiketarekin batera, hortzak eskuilatzeko teknika desberdinak irakatsi eta rebisioak, erradiografiak eta garbiketak zein maistazunez egin beharko zenituzketen aholkatzen dizuegu.

Fluorra lagungarria da esmaltearen mineralizaziorako, bakerioen erasoen aurrean esmaltea gogortzen duelako. Horregatik txantxarraren agerpenaren murrizketan eragina dauka. Gainera, kaltegarria ez denez, segurtasun osoz erabili daiteke haurtzaroan.

“Egindako tratamendu guztien arrakastak, haien mantentze-lan egokian datza”.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: