Scroll to top
eu es

DIODO LASERRA

Laserrak gero eta erabiliagoak dira odontologian.

Azken batean, laserra argia igortzen duen iturria da, eta igorritako uhin luzeraren arabera, eragin desberdinak sortzen ditu ezarritako ehunean.

Bere erabilera hainbat espezialitatetara hedatu da da hala nola; endodontziara, inplantologiara, kirurgia arlora etab. Batez ere, eskeintzen dituen emaitza onuragarriei esker, beste terapia batzuekin alderatuz.

Honako erabilera hauek dira nabarmengarrienak: ehun bigunak modu ez-traumatikoan ebakitzea, desinfektante ahalmen altua (esaterako, poltsa periodontaletan eta hortz-erroetako kanaletan), ahoko zenbait lesio birsortzeko ahalmena (herpes eta aftetan adibidez), ehunak bioestimulatzeko gaitasuna eta biopsiak edota bestelako ebakuntzak egiterakoan sortzen den odol jarioaren murrizketa.

Laserra erraminta terapeutiko berritzailea eta inbaditzaile ahalmen gutxikoa da, odontologiako ohiko zereginetan lagungarria dena, pazienteen tratamenduen emaitzak hobetuz eta haien sintomatologia murriztuz.

Maieder Hortz Klinikan, zenbait ezarpen medikotarako diodo laserra daukagu.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: