Scroll to top
eu es

INPLANTEAK

Hortz baten edo gehiagoren galerak eragin zuzena dauka gure ahoko osasunean. Esaterako; kaltegarria izan daiteke murtxikapen funtzioetarako, fonetika edota estetikarako.

Funtzionaltasunari dagokionez, hortzak galtzean, alboko edota aurkako hortzak lekualdatu edo inklinatu egiten direnez, oklusioa aldatzen da (haginka egiteko modua). Gainera, aldaketa horrek hortzen eskuhilaketa/garbiketa zaildu, bakterio-plaka pilatzea erreztu eta kariesa/txantxarra edo arazo periodontalak agertzeko arriskua areagotu dezake.

Maieder Hortz Klinikan, irtenbide seguru eta fidagarria eskaintzen dugu, hortzetako inplanteen bidez galdu diren hortzak ordezkatzeko.

Inplanteek hortz bakar bat edo arku/masailezur osoa ordezkatzeko aukera ematen digute, baina beti kasu bakoitzaren banakako plangintza egin behar da aldez aurretik.

Horretarako, azterketa xehea/zehatza egin behar izaten da, ereduak/igeltsuzko ereduak, argazkiak eta, garrantzitsuena, eskanerra edo OTA (3Dko erradiografia) beharrezkoak izanik. Horren/honen bidez, hezurren dimentsioak eta beste egitura anatomiko garrantzitsu batzuk baloratzen ditugu; esate baterako, beheko nerbio albeolarra edo masailezurreko sinuak.

Kasu batzuetan, inplantea edo, era berean, behin-behineko koroa hortza ateratzen den egun berean jarri daiteke (berehalako karga). Edonola ere, hilabete batzuk itxarotea da ohikoena, harik eta inplantea hezurrean integratzen den arte, gero behin betiko koroa jarri ahal izateko.

Erabakiak hartzeko orduan, paziente bakoitzaren ezaugarri baldintzatzaileak eduki behar dira kontuan.

Garrantzitsua da jakitea inplanteak hortzak bezala edo are gehiago zaindu behar direla, haien osotasunean eragina izan dezaketen eta inplanteen galera sorrarazi dezaketen gaixotasunak agertu ez daitezen, periinplantitisean gertatzen den bezala.

Zer da periinplantitisa?

Bakterioen ondorioz sortutako infekzioa da, eta, hasiera batean, inflamazioa sorrarazten du inplantearen inguruko oian (mukositis izenaz ezagututako prozesua). Gainera, behar bezala tratatzen ez bada, aurrera egiten duenez, inplantearen inguruko hezurra galtzen da (periinplantitisa).

Sintoma arruntenak oietako odol-jarioa eta zorne-jarioa dira.

Oro har, minik gabeko prozesua denez eta oharkabean gertatzen denez, batzuetan berandu antzematen da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da 6 hilabetean behin gutxi gorabehera aldian aldiko azterketetara joatea, periinplantitisari aurrera egiten uzten badiogu, inplantea ere galdu daitekeelako.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: