Scroll to top
eu es

AHO ETA AURPEGIKO MINA

Aho eta aurpegiko minean, buruko, aurpegiko zein lepoko ehun gogor eta bigunekin lotutako min guztiak sartzen dira: hezur eta muskuluetako mina, hortzetakoa, zefaleak (buruko minak), traumak, infekzioak, fenomeno autoimmuneak, min neuropatikoak eta neuralgiak.

Afekzio hauek, ondoez handia sortzen dutenez, kasu batzuetan pazienteen egunerokotasunean eragina dute, jarduera arruntak egitea ekidituz.

Funtsezkoa da diagnostikoa era egokian egitea, paziente bakoitzari ahalik eta soluzio onena eskeintzeko eta era berean, ez beharrezkoak eta garestiak izan daitezkeen tratamenduak ekiditeko.

Maieder Hortz Klinikan, adituak gara aho eta aurpegiko minean, Gipuzkoa mailan, odontologiako arlo hau aztertu eta tratatzen duen klinika urrietako bat izanik.

Ospital arloan egindako lanari esker, esperientzia handia hartzeaz gain, medikuntzako beste espezialitatedun profesionalak ezagutzeko aukera izan dugu. Honi esker, era anitzean lan egin dezakegu paziente bakoitzari tratamendu zehatzena eskeiniz.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: