Scroll to top
eu es

BRUXISMOA

Egunez nahiz gauez egin daiteke, eta hainbat faktoreren ondorioz sortzen da; esate baterako;  estresa, murtxikapen muskuluak oso garatuak izatea, aurpegi morfologia espezifiko bat edukitzea, oklusio txarra izatea, gaitz edo gaixotasun zehatz batzuk pairatzea (neuroendekapenezkoak, adibidez) edota artikulazio tenporo-mandibularreko arazoak sufritzea.

Ohitura hau pazienteentzat kronikoa bilakatzen denean, lotutako sintoma batzuk izaten dituzte guretzat lagungarriak direnak bruxismo arazoa dutela antzemateko. Honako hauexek dira hortzak behin eta berriro estutzean sortu daitezkeen ondorioak: hortzak higatuak izatea, buruko zein lepoko minak pairatzea, murtxikapen muskuluak handitzea (“hipertrofia muskularra”) edota mingainean hozkadurak (hortz-markak) izatea.

Bruxismoa modu globalean tratatu behar da, era bateko eta besteko zergatiei edo kausei aurre egiteko.

Lasaitzeko teknikak, hau da, autoezagutza, gogoeta, yoga eta astialdia, esaterako, oso lagungarriak dira jarduera hori kontrolatzeko eta murrizteko orduan.

Lasaitzeko teknikak, hau da, autoezagutza, gogoeta, yoga eta aisialdia, esaterako, oso lagungarriak dira jarduera hori kontrolatzeko eta murrizteko orduan.

Hortzak edo beste egitura batzuk, LBG, adibidez, kaltetuta daudenean, oso erabilgarria izan daiteke deskargarako ferulak izeneko gailuak jartzea. Besteak beste, honako hauexek dira haien onurak: muskuluak lasaitzea, hortzak babestea eta etorkizuneko hortz-higadurak prebenitzea.

Maieder Hortz Klinikan, arlo honetako adituak garenez, inolako zalantzarik gabe jarri harremanetan gurekin, bruxismoa duzuela susmatuz gero.

Gure tratamendu guztiei buruzko informazioa

Gure eskuetan jarri

Zeure hitzordua eskatu Maiederren: