ATM edo LBG
ATM edo artikulazio tenporo-mandibularra, garezurreko barail hezurra, masailezurrarekin lotzen duen artikulazio edo giltzadura da (LBG).
Loki baraileko afekzioek, giltzadurari, giharrei eta haiei lotatutako gainontzeko ehunei sintomak eragiteaz gain, aurpegiko minaren eragileetako bat ere izan daizteke. Kasu hauetan mina ez da hortz jatorrizkoa izango.
Sintoma nagusiena mina izaten da eta oro har aurpegiko muskuluetan edo belarriaren aurrean antzematen da. Sarritan, murtxikapenak edo masailezurreko beste edozein mugimenduk mina areagotzen dute. Hala ere, beste sintoma batzuk ere agertu daitezke esaterako; soinu artikularrak (“klik-a” ahora ireki edo ixtean), oztopoa ahoa irekitzerako garaian, edota mina bai belarrietan, buruan edota aurpegian ere.
Afekzio mota hauetan diagnostiko ona egitea erronka handia izaten da, antzematen diren sintomak hortzek eragindakoekin nahastu daitezkeelako, beharrezkoak ez diren tratamentuak egitera bultzatuz.
Maieder Hortz Klinikan LBGn eta aurpegian sortzen diren afekzioen diagnostiko zein tratamendu egokiak egiten adituak gara, Gipuzkoa mailan, arlo honetan espezializaturik dagoen klinika gutxienetarikoa izanik.
Gure eskuetan jarri